Zurdazko adatsez hornitua eta hanka lirain apodunak dituen ugaztun handiei deritzogu zaldia.Badira ia bost mila edo sei mila urte inguru,gizakia zaldia hezten eta erabiltzen hasi zela.Eguneroko zereginetarako erabili du, hau da, garraiorako eta nekazaritza lurrak lantzeko.Hasieran, autoen kargak eramateko eta bidaiatzeko prestatzen zituzten.Gaur egun, lurra lantzeko, kargak leku batetik bestera eramateko,monturak egiteko...erabiltzen dira,gehienbat.Zaldietatik,baita ere, larrua, ilea, beste animalientzako janariak...ateratzen dituzte gaur egun.
Espainiako inguruetatik, zaldiak toreatzeko erabiltzen dituzte,gehienbat.Bertako motarik ezagunena:Espain-Andaluza da, arabiarretik datorrena.Zaldi bat toreatzeko osasuntsu egon behar da, azkarra, gogorra eta oso ausarta.
Marceliano Ortiz Blancok dioen bezala, zaldiak urduriak izan behar dira, gazteak eta bere konfiantza adierazi behar dute, zezenak zaldiaren ausarkeria ikusi ahal izateko.
Animali honek, beste zenbait ezaugarri ditu:bere pisua 500kg ingurukoa da, emeen altuera 1,55m eta harrena 1,60m.Ile eder eta luze dute, gehienetan marroia.Animali hauek, pertsonalitate oso handia dute, oso eskuzabalak, oso lasaiak, eta oso langileak izaten direlako.

Animali honek gizakiari asko eta asko erraztu dio bere bizitzan bere ezaugarriak oso ondo moldatu direlako gizakiaren bizitzara.
Zaldiak gorputzeko atal asko izaten ditu, hauxek dira batzuk:burua luzea izaten dute eta guztiz argala.Bularra eta sorbalda, gogorra eta sendoa izaten dute.Alde batetik, hankak eta besoak, nahiko luzeak ditu eta korrika egiteko edo zenbait gauza egiteko prest eta gogorrak daude.Bestetik, zaldiaren barneko atalak, nahiko ondo eta osasuntsu izaten dituzte, gizakiaren organoen antzakoa dauzkate.
Animalia hauek, bitxikeria garrantxitsu batzuk izaten ditu:11 hilabeteko ernaldiaren ondoren, behorrak kume bat egiten du(urtea betetzen duen arte moxala deritzona).Moxala, amaren esnetik elikatzen da sei hilabete dituen arte.Zaldiak egunean 8 bat ordu lo egiten du, baina oso gutxitan etzaten da, ia beti zutik egoten da, lotan egon arren.

external image H218-047-02.jpg