Urtxintxa karraskarien familiako ugaztuna da.

45cm neurtzen ditu luzeran (isatsaren 20cm-ak barne). Bere ilea desberdina da inguruaren arabera; adibidez, inguru oso hotzetan ilea zurixka da. Belarrien puntetan ile xerloa du eta azkazal zorrotzak ditu.

Urtxintxa basoetan eta mendietan bizi ohi da.

Fruituz elikatzen da batez ere, baina haziak ere gogoko ditu.

Kumaldi bakoitzeko 4-7 kume ditu. Habia zuhaitz-zuloren batean egiten du. Udan eta udazkenen jakitokia hornitzen du.

Urtxintxa izukorra eta bakartia izaten da, eta asko gustatzen zaio zuhaitzetatik saltoka ibiltzea.

Bere etsai nagusienak hegazti handiak dira, hala nola arranoa eta hontza, baina sugeekin ere kontu handia izan behar du.

Hemen dituzue urtxintxen argazki batzuk:
external image sciurus_vulgaris_11182.jpgexternal image ardilla.jpgexternal image ardilla.jpgexternal image ardilla.jpgexternal image ARDILLA.jpg