Tigrea Asian bizi den eta lehoiaren familiako den felido handia da.
Tigrea felidoetan handiena da, horregatik, 300kg inguru pisatzera hel daiteke eta 3m-ko luzeera edukitzera. buztanaren luzeera 75 zentimetrokoa da. Tigreek gauean ikusteko ikusmen izugarria daukate, horrez gain, haren biboteek ilunpean bideaaurkitzen laguntzen diete. Tigreak 20 urteetara hel daiteke. Ilea horia eta beltza dauka.
Tigreen elikadura ugaria da. Oreinak, txerriak, behiak.. jaten ditu, horrez gain, intsektuak, narrastiak etab. ere jaten ditu. Tigre batek pertsona bat hil eta jaten duenean ohitura hori sortzen zaio eta pertsonak jaten jarraitzen du.
Emeak lau hilabete ernaldu ondoren bitik seira kume erditzen ditu. Arrak eta emeak ugaldu nahi dutenean batzen dira bakarrik, hori dela eta, badago urteko garai bat ugaltzeko.
Tigreen habitata Turkiatik Indotxinako penintsulara eta Ekialdeko irletara joaten da, horrez gain, ekialdetik tigrea Siberiaraino heltzen da.
Tigrea ehiza legeak babesturik dago, hala ere, ez dira 5.000ra iritsiko mundu osoan dauden tigreak. Oraindik zoritzarrez, isilpeko ehiztariek tigre ugari hil egiten dituzte. Tigrearen larruak diru asko balio egiten du eta haren gorputzeko zati gehienak beti erabili dira txinan medikuntzarako, horregatik, Tigreak haien larru, hezur eta gorputzagatik ehizatzen dituzte beti. Felido hauek desagertzeko arriskuan daude.
external image xp_tigre1024x768.jpg
Tigre mota ugari daude. Eta mota horiek hauexek dira:
- Bengalako tigrea (Panthera tigris tigris)
- Tigre malayoa (Panthera tigris jacksoni)
- Indotxinako tigrea (Panthera tigris corbetti)
- Baliko tigrea (Panthera tigris balica)
- Txina ekialdeko tigrea (Panthera tigris amoyensis)
- Siberiako tigrea (Panthera tigris altaica)
- Persa tigrea
- Sumatrako tigrea (Panthera tigris sumatrae)
- Javako tigrea (Panthera tigris sondaica)

external image tigre-siberiano

Tigre mota hauen ezaugarriak honako hauek dira:
- Burua eta enborraren luzeera:
228-300 cm
- Buztanaren luzeera:
75-100 cm
- Pisua:
180-360 kg
- Ernaldia:
113 egun
- Kumeak:
1-6 kume
- Bizitzaren iraupena:
20 urte gutxi gora behera.
Tigreek ere animali guztien moduan bitxikeriak dituzte. Koloreetan ikusten duen felido bakarra da. Ez dio beldurrarik urari, hori dela eta, igerilari bikaina da tigrea. Bere pisua dela eta ezin da zuhaitzetara igo. Kumeek egiten dituzten jokuak gauza ugari ikasteko balio zaie.