Pinguino enperadorea (Apyenodytes Foresti) pinguino guztien artean garaiena den Sphenisciformeen ordeneko hegaztia da.

Pinguino enperadore gehienak Kontinente Antartikoan bizi dira, hala ere, badira Argentinan, Txilen, Zelanda berrian, eta hegoaldeko beste uharte aurki ditzakegunak. lurralde hauetara heldu izanaren arrazoia honako hau da:
Noizbehinka, pinguino koloniaren bat izotz puzka baten gainean aurkitzen da izotz zati hori Kontinene Antartikotik askatu egiten denean.
Orduan, izeberga, pinguinoak gainean dituela, ozeanoan zehar mugitzen da, aldez aurretik aipatutako lekuetako batera heldu arte.
Normalen, 20 urte baino zerbait gehiago bizi dira, naiz eta noizbait 40 urtetara heldutako bat aurkitu.Helduen artean batez bezeteko altuera 1,1m-koa da eta pisua, 30kg-koa da. 2000.urtearen hasieran, ostera, Argentinko Marambio Base Antartikoko zientzialariek1,7m-ko kolonia bat aurkitu zuten.
Burua, hegoak eta bizkaraldea beltzak dira. Sabelaldea, ordea, zuria da eta lepoaren bi aldeetan urre koloreko orbainak dituzte. Enperadoreen mokoa luzea, mehea eta punta-okerra da. Beren hankak laburrak, arrexkak eta erdiraino lumatuak dira. Hegoak motsak dira, hegatz formakoak, horregaitik ez diete hegan egiteko balio; igerirako eta murgilean bultzada hartzeko baizik.
Kumeek gorputz osoa estaltzen duen lumatza gris lodi bat dute, helduena baino artiletsu eta opakoagoa. Geruza hau ezinbeztekoa da lehenengo egunetarako.
pinguinoak.jpgPinguino enperadoreak nagusiki zefalopodoz,krustaseoz eta arrain txikiz elikatzen dira. Janaria lortzeko, hegazti hauek150-250m inguru hondoratu daitezke Ozeano Antartikoan, baina, kasuren bat edo beste eman da non 565m-ko murgilketak egin diren. Uretan murgildurik 20 minutu egon daitezke arnasik hartu gabe, 6-9 km/orduko abiadura igerian.
Animalia hauek obiparoak dira,hau da, arrautzak erruten dituzte.
Martxoan edota apirilean ( uda australaren amaieran )- 40ºC-ko tenperaturarekin pinguinoek bidaia bat egiten dute 90kmkontinentean barrena, hazkuntza guneraino. Bertan ehundaka enperadore biltzen dira. Heldu bezain laster,aurreko urteko kidearen bila doaz, hau hilda ez badago.Kasu horretan, beste kide berri baten bila doaz. Nahiz eta beste urte batzuetako kide izan, ugalketa baino lehen, gorte-egite prozesu bat igaro behar dute.
Maiatza aldera, habirik gabeko leku batean, emeak 450gr-ko arrautza jarriko du bere hanken gainean. Instant horretan, emeak arrari arrautza pasatu beharko dio,oinetatik-oinetara. Edozein momentutan arrautzak lurra ikutuko balu, kumea hil egingo litzateke.
Behin arrautza pasatuta, arrak hanken gainean zintzilik duen larruarekin estali eta bero mantenduko du. Momentu horretan negua hasi egiten da, eta Antartidan egiten duen hotza dela eta, arrek talde berezi batzuk egiten dituzte beroa mantentzeko:
Kanpoan daudenak gutxika-gutxika barrurantz doaz eta barrukoak kanporantz. Kanpoko aldean tenperaturak -60ºC-koak dira,erdialdean,ostera, 20ºC-koak.Haizea 200km/h-koa izan daiteke.
Emeak berriz arrautza jarri ostean itsarora itzultzen dira elikagai bila.
Kumeak arrautza errun eta 62-64 egunetara jaioko dira,aitak sotzen duen guruin zuri batez elikatuz.Bi hilabete ondoren, emea itzuli egiten da , arrari erreleboa emanez.
Jaio berriak pittin bat hazi ondoren, talde txikietan batu egiten dira , helduek egiten dutena imitatuz.
Arra heltzean biek batera zaintzen dute kumea, indpendizatu arte (abenduan gutxi gora behera).Orduan, kostaldera itzuli egiten dira. Kumeak 5 urte euki arte ezin dira ugaldu.
Bere harrapakariak honako hauek dira:Petrel erraldoia kumeentzako eta arrautzentzako, eta orka eta itsas lehoia itsasoan.Kontinentearen ailegaerraztasun ezak gizakiaren arriskutik babesten ditu.
Pinguinoak ez dira ibiltari onak, Horren ondorioz,gehienetan lurrean ahozbera etza eta trineoak lez irristaka ibili ohi dira.