Otsoa mutur zorrotza eta hortz sendoak dauzkan kanidoen familiako ugaztun haragijalea da.

Otsoak txakur batzuen antzekotasuna du, baraila eta hortz sendoak dituelako. Azala gris iluna edo arrea dauka, baina bere ezaugarri nagusiena da oso azkar korrika egiten duela eta gainera zarata egin barik. Kanidoen familiakoa denez, usaimen organoak oso garatuta dituzte eta horri esker 2km-tara dagoen harrapakina senti dezakete.

external image Otsoa.JPG

Ganaduaren ehiztaria da otsoa. Betidanik otsoak taldeetan bizi izan dira; gainera, talde bakoitzak bere buruzagia du eta hura ar handiena eta indartsuena izaten da. Taldeetan ehizatzen dituzten harrapakinak leher eginda uzten dituzte.

Otsoa animalia haragijale da, alegia, mota guztietako animaliez elikatzen da.

Iberiar Penintsula, Eurasia eta Ipar Amerikako mendietan bizi da.

Baserritarrek esaten duten bezala, otsaila da otsoak mendietatik haranetara jaisten ziren hilabetea, beroa eta janaria edukitzeko,;hortik dator otsailaren izena.external image 250px-Canis_lupus.jpg