Martin arrantzalea hegazti ornodun arrainjalea da. Animalia hau laku eta ibai inguruetan bizi da.
Hegazti honek 16cm eta 30cm tartean neur ditzake. Barrualdean luma laranjak dauzka eta kanpoaldetik urdin distiratsuak. Moko sendoa eta sastakai formakoa du. Hegalak eta hankak motzak ditu, baina hego motzak izan arren oso hegalari ona da.
Animalia hau arrantzatik bizi da. Uraren ondoan dagoen adar batean jartzen da, ikusmenarekin ura arakatzen du, eta arrainen bat edo igelen bat parean jartzen bada, oso azkar murgiltzen da uretan, harrapakina mokoan hartu eta zuhaitz adarrera itzultzen da. Kolpeka hil eta osorik irensten du.
Urte osoan bakarrik dago, baina ugalketa garaian bikotea bilatzen du. 5- 6 arrautza jartzen dituzte eta gurasoek 3 astez inkubatzen dituzte txandaka.

MARTIN ARRANTZALEA
external image 431as.jpg