Leopardoa orban beltzak eta ile horia dituen animalia ugaztuna,katukia,basatia,indartsua eta arina da.Katu handien semitartekoa da lehoia,tigrea eta jaguarrarekin batera.

Katuki hau oso azkarra da 72 km/h egiten ditu. Oso animalia beldteurgarria eta erasokorra da eta bere janaria babesteko beste animalia batzuekin borrokatzen da.90 kg pisatzera heltzen da eta beste leku batzuetan, ordea, Amur bezala, 100 kg pisatzera heltzen da, hor leopardo handienak aurkitzen dira. Ikusmena oso garatuta dute.
Burua oso borobila eta handia dute, lepoa oso motza eta bere enborra argala eta malgua da.
Hankak handiak dira eta bere barrua hori-gorrixka eta beltza da. Buztanan ere mota beltzak ditu. Belarriak gris kolorekoak dira eta begiak hori-berdeskak. Oso bakartia da eta gauean ehizatzen du.

Leopardoek bakarrik gauean ehizatzen dute eta egunean lo egiten egoten dira.
Leopardoarentzat zuhaitzak lo egiteko lejua da, baina baita ere janaria gordetzeko duten lekua. Aurkitzen duten edozein gauza jaten dute baina bere presa gustokoenak tximua eta antilopearen zenbait espezie dira.
Asian oreinak, basurdeak, akerrak eta bufaloak ehizatzen ditu eta Afrikako oihanetan antilopeak, gazelak, impalak eta ├▒uak ehizatzen ditu. Janaria ez duenean narrastiak, igelak eta arrainak ere jaten ditu.

Leopardo mota asko daude. Gehien ikusten den mota leopardo afrikarra da. Ugaztun hau, katukien artean azkarrena da, 72km/h egiten ditu, marka hau tigrearekin lehiatzen du. Leopardoaren mota hauek dira: leopardo afrikarra, izen zientifikoa, pandus da, amurrekoa, amurensis,anatoliakoa tulliana, leopardo berberiskoa pantbara, indiakoa fuska, indotxinakoa delacouri, persiakoa saxicolor, jarrakoa meas, txinaren iparraldeakoa japonensis, sinaiskoa jarrisi, arabiakoa mimr eta ceilako leopardoa.

Leopardoaren banaketa oraindik Afrika kontinentean aurkitzen da, hain zuzen ere, Sahararen hegoaldean eta iparraldean dauden zenbait basamortuetan. Turkian eta Mongolian ere bizirik irauten du.

Leopardoen ernaldi epea hiru hilabetekoa da eta emea kume batetik sei kumetara izan ditzake, baina arruntena da bi edo hiru kume izatea.

Animalia hori ere panthera pandus deitzen zaio. Oso erraza da nahastea leopardoak jaguarrekin, baina ez dago konparaketarik leopardoa duen indarra eta jaguarraren indarrarekin, leopardoa indartsuagoa da, gainera, kontinente desberdinetan bizi dira.