Uretan taldeetan bizi diren tamaina txikiko zenbait ugaztun zetazeoen izen arrunta da. Mutur, hortz eta moko luzeak dauzka.
delfin21_800.jpg
Orokorrean animalia hauek ozeano Atlantikoan eta Barean bizi dira. uU epeletan eta tropikaletan egoten dira (Antartikan eta Artikoan izan eizik).
Izurdeak talde multzotan sakabanatzen dira itsasoan. 20 izurde baino ez da egoten talde berean.

Izurde guztien elikadura ez da berdina, espeziearen arabera aldatzen da eta. Gehien bat sardinak, txitxarroak eta arrain-sardak jaten dituzte. Gainera, bere pisuaren ehuneko hamar jan dezake.

Izurde emeek heldutasun sexuala 5 edo 12 urterekin edukitzen dute; arrek ,ordea, 9 edo 13 urterekin. Animalia hauen ugalketa udaberrian gertatzen da.11 edo 12 hilabeteren ondoren izurde amak kume bat izaten du. Kumea minutu batzuk jaio ondoren gai da arnasa hartu eta igeri egiteko. Hura 18 hilabetez egongo da amarekin; amak edoski egiten du eta kumeari elikagaiak lortzen dizkio. 18 hilabeteren ondoren, kumea bakarrik joan daiteke eta bere elikagaiak bere buruz lor ditzake.

Izurdeak oso animalia jakintsuak dira eta ez dira itsasoan bizi diren ugaztun bakarrak. Hor dugu, adibidez, balea. Hainbat izurde mota daude, besteak beste handia, arrunta eta arraiaduna. Izurde bitxienen artean sudurmotza dugu.

Animalia hauek gorputz fusiformea dute eta normalean azala grisa daukate. Atzean bi hegatz dituzte ia osorik desagertuta.Izurdeak bi edo lau metroko sakonera heldu daitezke. Ugaztun hauek 200 eta 500kg artean pisatzen dute. Izurdeek espirakulutik hartzen dute airea, buruaren gainean kokatzen dena.
Garuna oso garatuta daukate, horregatik esaten da hain azkarrak direla. Izurdeek oso ikusmen ona daukate ,baita oso entzumen ona ere, gurea baino askoz garatuagoa.

Lehen, gizakiek izurdeak hiltzen zituzten bere burutik olioa ateratzeko, erlojuentzako. Gaur egun, oro har, ez dituzte izurdeak hil egin behar beste material mota baitituzte. Hala ere, Japonia bezalako herri batzuetan oraindik ere ehizatzen dituzte.

Ugaztun hauek begi bat itxita eta bestea irekita dutelarik egiten dute lo, arrain bat ikusten dutenean harrapatzeko.