Uretako bizimodura moldatua dagoen, azkonarra eta erbinudearen hurbileko ahaidea den, mustelidoen familiako ugaztun haragijalea da igaraba.

Animalia honek gorputz fusiformea du, bizkarraldean iluna eta sabelaldean zurixka den ilaia oso lodiaz estalia, ehiztarien artean oso baliotsua eta gorputzeko barne tenperatura eusten duena. Buru zapala dauka, gorputz luzexka eta lirainarekin batera. Behatz palmatuak ditu, igeri egiten asko laguntzen diotenak, alegia. Atzealdean, buztan zabal eta sendoa dauka, 40 cm-koa gutxi gorabehera. Beraz, gorputzaren gorputzaren luzerarekin bateratzen badugu, 110 cm gutxi gorabehera batzen ditu guztira. Horrez gain, 7-10 kg pisatzen du. Igaraba, uretan ugaztunetatik trebeenetarikoa dugu. Bere buztan indartsuaz baliatzen da, lema gisa erabiltzen duena. Gainera, behatz palmatuek egiten duten indarrari esker hainbat km/h-ko abiadura izatera hel daiteke. Nahiz eta brankiarik ez izan, bere urperatze iraunkortasuna 6-8 minutukoa. Horren arrazoirik nagusiena odolaren zirkulazioa moteltzeko duen gaitasuna da. Baina ez pentsa igaraba uretan bakarrik trebea denik; bada, lehorrean ere oso bizkorra da :gau batean hogei km baino gehiago egin ditzake ia nekatu barik. Psikologikoki, oso adimentsuak dira eta esperientzia anitz dute. Ondorioz, inguruneak azaltzen dituen zailtasunetara nahiko ondo moldatzen da. Horrez gain, oso alaia eta maitekorra da.

external image 800px-Fischotter,_Lutra_Lutra.JPG
Igarabaren 13 espezie desberdin daude. Horregatik, partzialki, mundu osoan zehar kokatuta dago, ibai, laku, itsaso eta ozeano inguruetan. Han eramaten du aurrera bere bizimodua behar duen guztia daukalako.

Igaraba ehiztari bikaina dugu. bakarrik gose denean ehizatzen du baina egiten duenean. . . Ur azpiko harrietan ikusmiatzen da. Honela, bere bizar luze eta sentikorrek harrapakinak detektatzen dituzte. Beraz, harrapaketa luzeak egiten ditu harrapakina heldu arte. Ur azpian, batez ere, arrainak eta moluskuak ehizatzen ditu. Lehorrean, aldiz, igelak, zenbait karraskari eta hegan egiten ez dakiten txori txikiak jaten ditu.

Amak urtero gordeleku berdin batera jotzen du bere kumeak jaiotzeko. Gordelekuak bi ate ditu. Batetik, uretara doan irteera bat dauka. Bestetik, lehorrera doana. Estalketa ondoren, 2-5 kume itsu eta babesgabe jaioko dira, amak edoskiz elikatuko dituenak. Handik astebetera, uretara eramango ditu. Honela, urte bat egongo da bere kumeak adi-adi zaintzen.

Ehizatzen ez dabilen denbora, bere burua txukuntzen, atsedena hartzen, eguzkitan egoten eta jolasean ematen du. Gauez, familia osoa paseoak ematera ateratzen da. Gurasoek, kume nagusiak zaintzen dituzte eta nagusiek, berriz, kume txikienak. Bakarrik arriskuan daudenean beldurra sentitzen dute.

Igaraba nahiko bitxia da. Adibidez, lotara doanean gorputza algekin inguratzen du ur azalean mantentzeko eta ez hondoratzeko. Bere ahaideekin komunikatzeko txistu edo gizakiaren barre antzeko bat egiten du. Ehizatzerako orduan, moluskuen maskorra, aurreko eskuekin hartzen duen harri batekin apurtzen du. Aisialdian, lokatzezko txirristak egiten ditu, irristatuz uretara iristen direnak.
external image nutria.jpg