Hontz zurien hegoen goialdea gorrixka da eta behealdea, berriz, tripa bezalakoa, hau da, zuria, hainbat puntu beltzekin. Buru horixka du, eta lumek zuri-urre kolorea dute. Hanka zuriak dauzka eta bere gorputzetik oso ondo bereizten dira.

Animalia hau mundu guztitik zabaldurik dago, bi poloetan, Alaskan, Saharako basamortuan eta Asia erdialdean izan ezik. Europan, ordea, Eskandinavian eta ekialdean salbu, beste eremu guztietan aurki dezakegu animalia hau. Euskal Herrian ingurune gehienetan dago.

Hontz hauek zuloetan, harkaitzetako arrakaletan, etab. egiten dute beren habiak, batik bat leku altuetan gustatzen zaie haiek kokatzea.

Errunaldia gutxi gora behera martxoan hasten da eta ekaina aldera arte irauten du. Urtean bi errunaldi burutu ditzakete hegazti hauek.

Mikrougaztunez eta anfibioz elikatzen da. Intsektuak era jaten ditu eta batzuetan bera baino hegazti txikiagoak ere ehizatzen ditu.

Animalia hauek ez dute ia-ia etsairik, baina dauzkatenen artean hontz handia dago, zientifikoki Bubo bubo deitua.

Hemen hontz bat ikus daiteke arreta handiz begira:
external image buho-chico.jpg

Eta hemen sagu bat ahoan duela ikusten dugu:

external image buho.jpg

Azkenik bideo pare bat jarri ditut:
Hemengo hau Sevillan filmatuta dago:



Eta hemengo hau txori txiki batek erasotua izaten ari da: