Euskal ardi txakurra, edo artzain txakurra, ugaztun sendoa, barazkijalea eta batez ere haragijalea da. Betidanik, txakur mota hau artzainei ardiak, oiloak, etab. taldean (bereiziki mendian) eramaten lagundu dien animalia da, kanidoen familiakoa.


Txakur honek, bere familiakoen artean, kanidoen artean, alegia, tamaina ertain-handia du. Normalean 1,1 metroko luzera daukate burutik lurreraino. Atzeko hankak nahiz aurrekoak luzexkak ditu eta, muturra, aldiz, nahiko motza du. Oso gorputz iletsua du eta ilea, arrazaren arabera, horixka edo gorrixka izan daiteke.

external image iletsua_cor.jpg (Gorbeiako arraza).


Naturan aske geratzen diren euskal ardi txakurrak (oso kopuru txikian) belar anitz dauden mendietan bizi dira, hain zuzen ere, mendien erdi-goialdeetan kokatuta.

external image raza-Pastor-Vasco.jpg (Arraza iletsua).


Bi euskal ardi txakur mota daude: Iletsua eta Gorbeikoa. Iletsuak horixka du ilea; aldiz, Gorbeikoak gorrixka du eta iletsua baino altuagoa da (burutik lurrera).

Euskal ardi txakur emeek normalean haurdunaldi 1 edo 2 izaten dituzte, normaltasunez ugaltzen baitira: ez gehiegi, ez gutxiegi. Haurdunaldi bakoitzean 2-15 kume inguru izaten dituzte.