Araknidoen klaseko artropodo lehortarra da.

Eskorpioiak 12 begi eduki ditzake, baina, hala ere oso ikusmen txarra dauka. Animalia gautarra da, gauez ehizatzen ditu harrapakinak: armiarmak, intsektuak... Araknido hauek buztan itxurako abdomenaren muturrean ezten zorrotza dute, harrapakinei pozoia injektatzeko eta bere burua babesteko ere erabiltzen dute. Matrailean bi aldetara hanka pare bat dute. Hanka horietan harrapakinak eusteko pintza handiak dituzte. Eskorpioiek gorputza hiru ataletan zatitua dute: Kelizeroak, matxarda berezi batzuk eta lau hanka dituen zefalotoraxa. Animalia hauek gutxi gorabehera 15 urte edo bizi izan daitezke. Hauetako batzuk disdiratsuak bilakatzen dira izpi ultramoreekin, horren ondorioz intsektu batzuk erakartzen dituzte harrapatzeko eta elikatzeko. Munduan 1.500 eskorpioi mota desberdin ezagutzen dira eta beste ehunka espezie daude oraindik identifikatu barik.

Ugalketa handian, matxardekin elkarri heltzen diote arrak eta emeak, eta arrak goikoz behera jartzen du emea, lurrean utzi duen espermaren gainetik pasa dadin. Eskorpioi kumeak jaiotzen direnean amaren bizkarreaexternal image escorpion.jpgn babesten dira 10 egunez azala lehenengo aldiz berritu eta beren kasa moldatzeko gai bihurtzen diren arte.

Eskorpioi guztiak pozoitsuak dira baina bakarrik munduko 25 espezie identifikatuak izan dira hilgarriak gizakiarentzat. Hauek animalia oso erasokorrak dira mehatxatuta edo beldurtuta sentitzen direnean. Hori dela eta, kontu izan behar da, eta gehiago etxe-abere bezala edukitzen direnean.

Araknido hauen pozoia 80 toxina desberdinez osatuta dago, eta horietatik 10 pozoitsuak dira gizakiarentzat, gure organismoan eragina izan dezakete eta ume baten heriotza eragin. Toxizitatea larriagoa da umeengan, batez ere 6 urte baino gutxiago dutenengan. Azterketa batzuen arabera, eskorpioiaren pozoia 100 aldiz arriskutsuagoa da kaskabel sugearena baino.

Pozoiak bihotzean, pankrean eta birikietan daukan efektua batzuetan sendaezina da. Horregatik, inportantea da eskorpioiak pozoitzean, zentro toxikologiko batera joatea. Eskorpioia batek hiru aste behar ditu bere pozoia berrizteko.