Arrano beltza hego luzeak eta buru sendoa duen hegazti monogamoa da.

Arrano beltzak buru eta hego luzeak ditu (horregatik da hain azkarra), bere buztana beltza da baina puntan pixka bat zuritzen dena. Moko horizka du eta oso gogorra gainera. Hegoak zabaltzen dituenean 2 metrotik gora neurtu ditzake.

Hegazti hauek Arabako eta Pirinioetako amildegietan bizi ohi dira, horregatik esan daiteke arrano beltzei leku altuak gustatzen zaizkiela.

external image aguila_real.jpg

Hegazti honek ehiza zehatza du: hegaztiak eta narrastiak ehizatzen ditu bere moko gogorraz eta bere bizkortasunaren laguntzaz.

Arrano beltza monogamoa da, hau da, bikotekide bakarra du bizitza osorako. Beraien araldia urtarrilean izan ohi da eta martxoan-apirilean jartzen dituzte arrautzak. 45 egunez inkubatu eta gero jaiotzen dira.

Arranoek ez dute etsai naturalik. Horren ondorioz, arazoak sor ditzakete naturan nahi dutena jan dezaketelako.

Bideo honetan ikus ditzakezue arrano beltzaren hainbat gauza.